top of page

Ongi etorri bidaiari!

Munduan zehar bidaiak antolazea da gure berezitasuna, bidaiariaren nahietara egokituz. Sektorean urte askotako esperientzia dugun bidaia-agenteen taldea gara. Nahi duzun bidaia prestatuko dugu zure lagunekin, familiarekin, bikotearekin edo bakarrik esperientzia ahaztezin bat izan dezazun.

Guk dena antolatzen dugu, bidaiaz gozatu besterik ez duzu egin behar!

kartela 2024.png

2024rako talde-bidaiei buruzko azken orduko informazioa:

Galizia irailean: beteta

Vietnam Cambodia urrian: beteta

Egipto abenduan: azken plazak

Maite Lazkano

Agentziako zuzendaria eta taldeko bidaien espezialista

[Turismoan lizentziatua]

Maite Lazkano naiz, 50 urteko azpeitiarra, eta aitortzen dizuet txikitatik dudala grina bat, MUNDUA eta KULTURAK ezagutzea. Ordutik hona, gogo horrek nire prestakuntzaren helburua finkatu du. Turismoa ikasi nuen, eta ikasketa horiei esker, nire ametsetako lanbidean aritzea lortu dut.
 

Nire lan esperientzia guztia bidaien munduari lotua izan da. Aurrena, orain dela 30 urte, Halcon Bidaiakentzat hasi nintzen lanean, eta geroztik, 18 urtean zuzendu nuen bulegoaren ardura osoa daramat.
 

Une horretatik aurrera, pasioz bizi izan dut bidaiak eraikitzea eta antolatzea, azken finean bidaiak bizitzea, horixe izan baita bizitzan egin nahi izan dudana.

Orduan abiatu zen gaur egun 12 urteko esperientzia pilatzen duen proiektua. Geroztik, nire ametsetako hainbat lekutara antolatu izan ditut bidaiak. Bidaia horiek norbanakoentzat zein taldeentzat antolatu izan ditut, nire urteko egutegiaren arabera. Talde bidaia horiek talde txikietan egin izan dira beti, elkarren arteko nahiz bidaiatzen dugun lekuetako jendearekin loturak sendotzeko asmoz.
 

Urte guzti hauetan, Iran, Uzbekistan, Japon, Grezia, Israel, Palestina, Jordania, Etiopia, Tanzania, Namibia...bezalako lekuetan izan gara, eta uste dut, nik bezala nirekin izan diren bidaiariek ere,bertako kultura,paisaia, hospitalitatea ekarri ditugula etxera bueltan. Gainera, han eta hemen bizi dugun arrakala soziala bertatik bertara ezagutzeak, pertsona umilagoak eta zintzoagoak egin gaitu. Beraz, bidaiatzea den plazeretik haratago, hausnarketa, ulermen, ezagutza eta elkartasun ariketa ere izan dira bidaia horiek.

Gu ezagutzera eta guk zuek ezagutzeko aukera ematera gonbidatzen ziatuztet.

maite.png

Gure bidaietako zatitxo bat...

bottom of page